flecha sliderflecha slider
flecha sliderflecha slider
boton cerrar
IRITSIERA
IRTEERA
HELDUAK
+13
UMEAK
3-12
HAURTXOAK
0-2

Kokapena

Egonaldi batez gozatzeko aukera daukazu, toki paregabe batean, naturaz inguratuta eta hirigunetik minutu gutxira. Ingurune bikain batean gaude kokatuta, aparteko esperientziak eta tokiak ezagutzen jarrai dezazun.

Gainera, urrutira joan behar izan gabe, Hondarribian, Getarian, Zarautzen eta Pasai Donibanen, besteak beste, hiri txikien xarma aurkituko duzu. Sekulako gozamena da txoko horietan galtzea.

Jakingo duzunez, muga oso gertu dago. Autoan berehala iritsiko zara, eta aukera izango duzu Biarritz, Baiona edota Donibane Lohizuneren xarma ezagutzeko. Inoiz ahaztuko ez duzun luxua.
Kostaldeak, barnealdeak eta inguruek ere galdu ezin dituzun txokoak, uneak eta paisaiak ezkutatzen dituzte. Horregatik, ez izan zalantzarik: zoaz Bilbo, Gasteiz eta Iruñea hiri ederrak edota Errioxako edozein upeltegi ezagutzera.

Gure gastronomia, hiria eta jendea ezagutzera gonbidatzen zaitugu. 

Ondo pasa zure egonaldian!
Mapa

Numad Studios, numadentzako* etxea.

Numad Studios toki paregabe, desberdin eta lasai batean naturarekin konektatuta egon zaitezten pentsatu eta diseinatu dugu. Burua berritzeko gogoa ematen dizuen leku bat da, denboraldi desberdin bat igarotzeko inguratzen zaituzten naturaren boterea eta handik minutu gutxira aurkitzen den hirigunea nahasita.
Gure filosofia eraikinaren ideiaren, diseinuaren eta sorkuntzaren erdigunean dago, eta hautatutako materialetara, posible egin duten hornitzaileetara eta proposatu diren irtenbide eta prozesuetara hedatu da, ziur gaudelako ingurumena zaintzen badugu, nolabait, geure burua ere zaintzen dugula.
Horregatik, munduko numada horiek, gustatuko litzaiguke jakitea gure filosofia jasangarri eta naturalak zuen guztion arima ukitzen duela. Era berean, zuen estudioaz eta inguruneaz gozatzea nahi dugu, eta ongi zaindu dezazuela, munduan uzten dugun aztarna gero eta txikiagoa izan dadin... eta Numad Studiosek zuengan uzten duen aztarna, aldiz, izugarria eta ahaztezina izan dadin.
*Numada: arima librea; badaki zer nahi duen, eta bizitzako une onez eta txoko naturalez gozatzen du, ematen duen urrats bakoitzean energia kargatzeko. Mundua, bere etxea eta Donostia, bere burua aurkitzeko asmoz galtzera joan tokia.
Erreserba egin
logo numad studios
Kontaktua
T. (+34) 943 56 91 28
hello@numadstudios.com
Kokapena
Paseo de Miramón, 162
20014 Donostia-San Sebastián
Ver mapa.
Social Media
FacebookInstagram
Kontaktua
T. (+34) 943 56 91 28
hello@numadstudios.com
Social Media
FacebookInstagram
Kokapena
Paseo de Miramón, 162
20014 Donostia-San Sebastián
Ver mapa
RETPV: TSS00081 - © 2020 Numad Studios.